XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hartu beharreko tresna eta arropa guzia hartu, eta han abiatu ginen kai alderuntz.

Itsasontzia prestatu eta berehala, urruntzen hasi ginen kaio zalapartariengandik iheska.

Aitak gauza asko eta asko irakatsi zizkidan: arrainak zein tresnarekin arrantzatu, non bota sarea, itsasontziaren tresneria (sonarra, radarra,...), olagarroak nola harrapatu, non zeuden proa eta popa...

Lehen egunean, ez nuen gauza askorik egiteko astirik izan, baina bigarrenerako jakin beharrekoak banekizkien. Beno, garrantzitsuenak behintzat, bai.

Egun haiek bizkor baino bizkorrago pasa zitzaizkidan. Eta ba al dakizue zer berezia ikasi nuen ur putzu erraldoi hartan? Itsasoak kolore asko dituela.

Urdina bakarrik ez dela, ez; orlegia ere izan daitekeela, edo urdin argia, iluna, beltza...

Eta honekin batera, itsasoak sekretu asko eta asko dauzkala gordeta.

Etxera itzulitakoan, amak eta Jonek gauza asko zeuzkaten kontatzeko. Geuk ere bai, baina ezin ezer kontatu.

-Jaione, esnatuko al zara? -entzun nuen nire belarri ttiki eta zabaletatik.

- Zer, bai, zera...

- Telebista ikusi nahi dut! -nire neba ondotik.

Orduan konturatu nintzen besaulkian loak hartu ninduela.